BADAGIRO MUNDUAN
Nola parte hartu
Munduan zehar Badagiroren zapiarekin argazkiak atera badituzu, hemen dituzu urratsak bazkide guztion mapa komunean lekua markatzeko:
- 1 Ireki mapa Sakatu beheko «Ireki mapa» botoia. Fitxa berri batean irekiko da.
- 2 Gehitu markatzaile bat Bilatzailearen azpian ikono txiki lerro bat dago (desegin gezia, berregin gezia, esku bat...). 4. ikonoak, tanta/txintxeta itxurakoa, markatzailea gehitzeko balio du: sakatu.
- 3 Markatu zure kokapena Egin klik mapan, egon zinen leku zehatzean. Datuak betetzeko koadro bat irekiko da.
- 4 Bete datuak Goian ("Puntua..." jartzen duen tokian) idatzi bisitaren data. Behean, zure izena eta gehitu nahi duzuna.
- 5 Gehitu argazkia eta gorde Kamararen ikonoarekin zapiarekin ateratako argazkia igo dezakezu. Amaitzeko, sakatu «Gorde».